Fundación Valle Salado de Añana
Añanako Gatza - Sal de Añana

Añanako Gatza

Gatz Lorea

Gatz Txuzo

Edukitak 

Gatz-Motak

IMGMetodo guztiz naturalekin lortutako gatz puruzko lamina irregularrak dira. Udan egiten da, hainbat belaunalditan gatz-ekoizleek garatutako artisau-teknikak erabiliz. Ekoizpen-prozesu berezi horren ondorioz, gatzak egitura kurruskaria eta itxura xaflatua lortzen ditu. Laminak lurrunketa-prozesuaren hasieran sortzen dira, kristal fin batzuk sortu eta urgaineratzen direnean. Kristalok eskuz biltzen dira, larrainen hondora joan baino lehen.

Lamina horiek, paisaia eta ondare pribilegiatuko ingurune batean ekoizteaz gain, purutasun natural handia dute. Fintze-teknika industrialik erabiltzen ez denez, mineral eta oligoelementu asko ditu gatz-loreak. Horrez gain, egitura kurruskariari esker eta jakien zaporea indartzeko duen ahalmen handiari esker, oso preziatua da goi-mailako sukaldaritzan.



Añanako Gatz Harana Fundazioa - Fundación Valle Salado de Añana - 01426 - Gesaltza-Añana / Salinas de Añana - Araba / Álava - 945 35 14 13 - gontzal@vallesalado.com